martes, 14 de noviembre de 2017

HORMA-PINTURA

Astelehenetan, 15:30etik 16:30etara, institutuko ikasle batzuek (gehienak neskak gara, bakarrik 2 mutil daude eta) horma-pintura tailerra egiten dugu.

Carmen Peña, plastika irakaslea da tailer hau ematen duena. Egiten ari garen lehenengo lana, azaroaren 25erako kartel bat izango da.

Irudian emakume more bat agertzen da eta, horrekin batera, mezu hau: “Vivas nos queremos/Bizirik maite dugu geure burua”.

Honekin lotuta, orain beste kartel bat prestatzen ari gara. Emotikono bat agertzen da bertan eta mezu hau: “Irribarre egitea dohainik da”.

Kartel hori 9 pertsonaren artean egiten ari gara eta espero dugu institutuan kokatuko dugunean zuen gustukoa izatea.

Alaia  

No hay comentarios:

Publicar un comentario