martes, 13 de marzo de 2018

SERGEI SKRIPAL-EN POZOINKETA: ERRUSIA ATZETIK?

Theresa May, britaniar lehen-ministroa 
Theresa May, Erresuma Batuko lehen ministroak, Errusiar gobernuari azalpenak eskatu dizkio,  Sergei Skripal-en hilketa dela eta. 

Oraindik ere norbait ez bada ohartu, duela aste batzuk, errusiar KGB-aren espiaketa programan parte hartu zuen espia ohia eta bere alaba, pozoinduta agertu ziren. Handik, ospitalera eraman zituzten, koma baten barruan zeudelako, haiek eta polizia bat. Kasuak, Alexander Litvinenkoren pozoinketa gogorarazten du, biak izan baidira errusiar espiak.


Sergei Lavrov, errusiar kanpo-ministroa
Atzo bertan, Theresa May-k britaniar parlamentuaren aurrean eta Errusiar Presidenteari zuzenduz, azalpenak emateko eske agertu zen, susmagarri nagusia Kremlin barruan dagoelako. Bitartean, errusiar kanpo-ministroak, adierazi du Errusiak ez duela parte hartu pozoinketan, eta Theresa May-ri eskatu dio frogarik gabe inor ez akusatzeko.

Momentuz, Errusiak bihar arte dauka azalpenak emateko eta horrekin batera frogak ere emateko. Ba al dago gertakari honen atzean Errusia?

No hay comentarios:

Publicar un comentario