martes, 24 de abril de 2018

TORONTOKO ATENTATUA

Harrapaketan erabilitako furgoneta.
Atzo arratsaldean, Torontoko hirian furgoneta batek oinezkoen aurka egin zuen talka. Harrapaketaren ondorioz, 10 pertsona hil dira eta 16 zauritu daude, horietako bi egoera larrian daude.

Furgonetaren gidariak, Alex Minassian izenekoa eta 25 urtekoa, atxilatu dute, handik alde egiterakoan. Yonge eta Finch kaleetatik pasatu zela adierazi zuen Poliziak Twiter bidez. Poliziaren hipotesien artean, atentatu islamista bat dago, nahiz eta hipotesia azkar deuseztatu. Gainera, Kanadan egun hauetan, G7ko atzerri ministroen bilera egiten ari da Toronton, jihadismoaren aurkako neurriak eztabaidatzeko.

Justin Trudeau, Kanadako Lehen Ministroa.
Bestalde, Ralph Goodale Kanadako Gobernu Federalaren Segurtasun Publikoko ministroak agerraldia egin zuen. Oraingoz eraso terroristaren arrisku maila areagotzeko arrazoirik ez dagoela azpimarratu zuen Goodalek. Justin Trudeau, Kanadako lehen ministroa, ere atsekabetuta ageri da.


No hay comentarios:

Publicar un comentario