martes, 15 de mayo de 2018

MAIATZAK 17, LGTBfobiaren AURKAKO EGUNA

Ostegun honetan, maiatzak 17, Sestaoko Udaletxearen aurrean, arratsaldeko 19:30etan, LGTBfobiaren aurkako kontzentrazioa prestatu da. Maiatzaren 17a, LGTBfobiaren aurkako eguna da, 1990.urtean, Munduko Osasun Erakundeak, buruko gaixotasunen zerrendatik homosexualitatea kendu zuelako.

Oraindik ere, 70 herrialde baino gehiagotan, sexu berdinen arteko banakoen sexu-harremanak debekatuta daude, eta haien artean, Yemenen, Arabia Saudin, Mauritanian, Sudanen, Iranen eta Nigeriako eta Somaliako hainbat lekutan, sexu-harreman haek heriotza-pena daukate.

Azken Eurovision festibalean, Irlandako abestian bi dantzari homosexual ageri ziren. Horrek, Errusiako eta Txinako telebista publiko eta pribatuen betoa ekarri zuen. Horrek agerian utzi du Errusiar eta Txinatar telebisten iritzi LGTBfobikoak.


Hona hemen bideo interesgarri bat, gaiari brurz;
https://www.youtube.com/watch?v=FvZoj-qLn0c

No hay comentarios:

Publicar un comentario