IKASBI 2025
2025ko apirilaren 7an 4.DBHko ikasleok ikasketa bidaia hasi genuen. Hau da bidaiaren laburpena:
eguna: Zaragoza
Gure lehenengo eguna zortzi eta erdietan hasten da busa hartzen. Eguerdian Zaragozara ailegatu ginen. Denbora librea izan genuen hiria ikusteko eta jateko. Hori egin eta gero autobusa berriro hartu genuen eta Sort-eko apartahotelara joan ginen. Ailegatzean gauzak utzi eta afaldu genuen. Azkenik denbora librea izan genuen 12 arte.
eguna: Port Ainé pistak.
Sorten esnatu ginen eta goizean Port Ainé eski pistetara joan ginen. Han pasatu genuen goiza (beste urte batzuetan ordu gehiago egon ziren han, baina apirila zenez ordu batean itxi zituzten pistak). Gutxi gora behera 2 orduko klase bat izan genuen eskiatzen pixka bat ikasteko eta gero pistetan eskiatzen eta teleaulkian ibili ginen denbora librea eman zigutenean.
Eski estazioan bazkaldu genuen eta arratsaldean Sorten arratsalde osoa libre izan genuen.
eguna: Rafting-a
Egun honetan berriro Sorten esnatu ginen.10etan rafting egitera joan ginen. Ondoren ordu batean jan genuen eta gero autobusa hartu genuen Saloura joateko.Saloura ailegatzean gauzak utzi genituen eta denbora libre izan genuen Saloutik egoteko eta hoteleko piszinetan sartzeko. Hotelean bufeta zegoenez nahi genuen orduan afaldu ahal genuen. Azkenik hamaiketan guztiak Enjoy diskotekara joan ginen.
eguna: Bartzelona
Goizean Bartzelonara joan ginen eta autobusean emakume batek tour bat egin zigun Bartzelonako monumentu garrantzitsuenak erakusteko haien historia kontatzen zuen bitartean. Gero, denbora librea izen genuen Bartzelonan nahi genuena egiteko eta hoteleko sandwitch batzuk bazkaldu eta gero autobusez hotelera joan ginen.
Gauean Tropical diskotekara joan ginen.
eguna: PortAventura
Hotelean esnatu ginen eta goizean PortAventurara joan ginen. Egun horretan ikas bidai asko zeuden, horregatik parkea beteta zegoen eta ilarak oso luzeak izan ziren. Han bazkaltzeko paper bat eman ziguten eta arratsaldea han pasatu genuen. 6etan autobusean sartu ginen eta Sestaorako bidea hartu genuen. 4 ordu eta gero, hostal batean gelditu ginen deskantsatzera eta gero, beste 3 orduko bidaia egin genuen Sestaora heldu arte. Gaueko ordubatean Sestaora heldu ginen eta hor, gure bidaia amatu zen.