Mostrando entradas con la etiqueta INSTITUTUKO BERRIAK. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta INSTITUTUKO BERRIAK. Mostrar todas las entradas

miércoles, 21 de mayo de 2025

 2025-05-21

ITSAS MUSEUM IRTEERA

3.mailako ikasleak Itsas museora irten ziren martxoaren 18an eta egun guztia geratu ziren.

Irteera hau lehiaketa batengatik izan zen: "ZER DA ITSASO ZURETZAT?" 600 euro emango diote irabazten duenari.

Irteera honek ideiak hartzeko balio izan zen lehiaketa honetan irabazteko.

Ikasleak itzuli zirenean galdera batzuk eginez oso ondo pastu zutela jakin egin genuen.


Entregatzeko epea amaitu dela eta, parte hartu ez duten taldeak orain ezin dira apuntatu. 

Sariak ekainaren 5ean emango dira.



Ekaitz .V.



miércoles, 19 de marzo de 2025

ELURRETARAKO BIDAIA

 ELURRETARAKO BIDAIA


Otsailaren 28tk 29ra 3. eta 4. mailetako ikasle batzuk Valdezcarayra joan gara eskiatzera.


Aurten, Valdezcarayko eski pistetan(La  Rioja) elurra egon da, eta nahiz eta ez egin elur asko pare bat pista irekita egon ziren, nahikoa guretzat, ez genekielako eskiatzen.


Lehenengo egunean autobusez egin genuen bidaia eta pistetara heltzean, 2 orduko klase bat izan genuen eskiatzen pixka bat ikasteko. Han bazkaldu genuen eta eskiatzen pasatu genituen ordu batzuk gehiago. Beranduago, Ezcarayn dagoen alberge batera joan ginen eta arratsaldean denbora librea izan ondoren afaldu genuen eta han lo egin genuen.


Bigarren egunean goiz joan ginen pistetara eta han pasatu genuen egun osoa, eskiatzen, teleaulkian igotzen eta elurrarekin jolasten. Egun honetan mendiak lainotuta zeuden eta eskiatzea zailagoa zen, baina ez zegoenez hainbeste jende, lehenengo egunean bezala, hobeto egon ginen.


Eskiatzen amaitu genuenean autobusa hartu eta Sestaora bueltatu ginen.


Araitz Azkona



Start innova

Astelehen honetan batxiko bigarren mailakoei oso berri ona eman zieten. Start innova lehiaketarako aurkeztu zuten proiektua bigarren postuan geratu egin dela esan zieten!!!!.Aurkeztu zuten proiektuak Ghost Dog du izena eta animalientzako hilerri ekologiko bat da. Bigarren postu hau lortzea ez da erraza izan. Lehenengoz, 123 proiektuetatik top bost batean geratu ziren. Gero, top bostean geratzeagatik Deustora defentsa bat egitera joan behar izan ziren. Azkenik top bost horretatik astelehen honetan Guggenheim museoan bigarren postuan geratu zirela esan zieten. Bigarren postuagatik ipad bana eman diete .


Zorionak bigarren postuagatik!!!




Andrea Vazquez Novo


miércoles, 19 de febrero de 2025

 LA ARBOLEDARA IRTEERA


2025eko otsailaren 12 eta 13an 4. mailako ikasleek La Arboledara irteera bat egin zuten.


Nahiz eta guk ez jakin, La Arboleda, industralizazio garaian, Europako meategi garrantzitsuenetako bat izan zen bere burdin kantitateagatik, burdinaren kalitate oso onagatik eta geografikoki oso ondo kokatuta zegoelako kostaldean egonda itsas merkataritzarako.


Biologia eta Geologia mintegiak 4. mailako ikasleentzat irteera hau prestatu zuen. Han ikasi genuen nola La Arboleda industrializazio garaian pasatu zen mendi bat izatetik, artifizialki eraldatutako leku natural bat izatera.


Irteera honetan La Arboledako leku batzuetara joan ginen, adibidez, lakuetara, ikusteko nola sortu ziren artfizialki, leku horretan burdina masiboki ateratzen hasi zen bitartean. Harrietan zeuden fosilak ere ikusi genituen eta ikasi genuen denbora horretako jendea nola bizi zen eta nola lan egiten zuten meategietan.


Irteera honetan La Arboledako historia ezagutu genuen, eta hango geografiari eta geologiari buruz ere asko ikasi genuen. Espero dugu etorkizunean horrelako irteera gehiago egitea.


Araitz Azkona.


INTELIGENTZIA ARTIFIZIALAREN GARAIA. ZER DA CHAT-GPT?

 INTELIGENTZIA ARTIFIZIALAREN GARAIA.

ZER DA CHAT-GPT?


Azken denboraldian, ikasleen artean, tresna berri bat sortu da, eta denbora gutxitan arrakasta handia lortu du.


Chat-GPT inteligentzia artifizial bat da. Honek ia ia edozein gauza egin ahal du eta horren barruan, lanak egiteko oso baliagarria ikusi ahal dugu. Chat-GPT-ek testuak laburtu ahal ditu edo, zuzenean zure lan osoa egin. Horren ondorioz ikasle askok beren lanak Chat-GPTren esku uztea erabaki dute . Baina denak ez dira alde onak.

Inteligentzia Artifizial batek zure lana egiteak baditu ondorio batzuk, adibidez, nabaritzen da lana ez duela pertsona batek egin, edo batzuetan, ez du zuk nahi duzuna erantzuten.


Institutuko ikasle eta irakasleei galdera batzuk egin dizkiegu jakiteko ia tresna hau erabiltzen duten eta nola. Eta hauek izan dira ikerketaren emaitzak:


Ikasleak:

%90 erabiltzen du Chat gpt

Iritzia:

Oso ona lanak egiteko


Irakasleak:
Gehienek ez dute erabiltzen Chat gpt, baina batzuek bai.

Iritzia:
Ondo erabiltzen bada erabilgarria izan daiteke, baina pentsamendu kritikoarekin amaitzen du.

miércoles, 18 de diciembre de 2024


       Gabonetako postalak, memeak eta saridunak

Hemen dituzue aurten aurkeztu diren postalak eta memeak, baita saridunak ere. 


URTE BERRI ON!




DURANGOKO AZOKA

 DURANGOKO AZOKA

Institutuko 4.mailako ikasleak Durangoko azokan 

2024ko abenduaren 12an autobusez joan ginen Durangora goiza pasatzera. Han Euskal Herriko idazle eta musikariak egon dira bere disko eta liburuak saltzen eta nahiz eta jende asko egon(batez ere azokaren lehen eguna zelako) baten bat elkarrizketatzeko aukera izan dugu, espezifikoki Kai Nakai. Hemen dugu elkarrizketa:

https://drive.google.com/file/d/1AoSjCo8BKd7mWYOeP2oH4a4_vE15pinK/view?usp=sharing

Egileak: Andrea eta Araitz

Durangoko azokako argazkiak:

miércoles, 4 de diciembre de 2024



 GABONETAKO LEHIAKETA


Hemen daukazue urte honetako lehiaketa. Parte hartu nahi baduzue,  behean argazki bat informazoarekin utziko dizuegu


2024-12-4

PILOTAREN BIDAIA

Joan den astelehenean patio orduan bigarren eta lehenengo ikasleei pilota atera zitzaien eta emakume batek hartu zuen, baina ikasleen protestak ez zituenez entzun, pilota ez zien eman.

Ikasle batzuk kezkatuta zeuden (futbolean zeudenak jolasten) baina... emakumeak azkenean bueltatu zien.

Zoritxarrez ikasketa buruak hartu zuen eta bere bulegoan dago.

Ekaitz V.

martes, 18 de diciembre de 2018







                                 GABONETAKO JAIALDIA


Resultado de imagen de txokolatada 
Urtero bezala oporrak baino lehen jaialdia izango dugu institutuan,   abenduaren 21ean.
Ekintza desberdina egongo dira ikasleontzat eta irakasleontzat erebai.
Ekintza horien artean ospetsuenak pin-pongeko eta fuboleko finalak dira. 
Aurten nobedarerik bezala futbol txapelketaren irabazleek irakasleen kontra jolastuko dute futbol partidu bat.
Horrez gain, ikasleek ur ziziriak prestatuko dituzte gero patioan botatzeko. Espero dugu aurten pasaden ikasturtean baino hobeto aterako direla.
Patio orduan gosea kentzeko instituto osorako AMPAkoek txokolatada handia egingo dute.
Festa bukatzeko, areto nagusian  lehengo mailakoek dantza egingo dute eta sariak banatuko dituzte. Sari baneketaren artean Meme txapelketako saria emango da. 


ONDO PASA OSTIRALEAN ETA OPORRETAN ERE BAI


KOLDO ALVAREZ

martes, 30 de octubre de 2018

Barnetegia.

                         KOLONIAK  LEMOIZEN

Kaixo!  Prentsa artikulu berria hasteko  Lemoizen izandako esperientzia kontatuko dut.

Hiru egun egon gara. Leku polita da eta barnetegia oso handia.
1.D-1.Bko ikasleak joan gara. Monitoreak oso jatorrak dira eta bikaineko lagunak.
Monitoreak Eneko eta Olatz dira.Eneko surfista oso ona da, gustoko du hondartza eta ondo pasatzea bere lagunekin eta Olatz emakume jatorra eta lasaia da, oso ondo pasa dugu yoga egiten.

Lehengo egunean aurkezpena egin genuen, eta ondo pasa genuen tatami gelan.
Pistak bilatu genituen, arauak irakurtzeko. 
Bigarren egunan ibiltzera joan ginen eta filma bat ikusi genuen. 
Azken egunean zaldiz eta oinez ibili ginen.
Jaia bukatzeko diskoteka. Oso ondo pasa  genuen!


-Aisha Elena Fernandez.

martes, 17 de abril de 2018

IKASKETA BIDAIA 2018

Pasa den martxoaren 19an, DBH-ko 4.mailako D ereduko ikasle ia guztiak, Vielharako bidea hartu genuen, Arango herri hau bisitatzeko eta han patinatzeko. Arratsalde hartan bertan, patinatzera joan ginen eta handik ateratzean, dena elurrez beteta zegoen, irakasleek autobusera igoarazi gintuzten. Momentu hartan benetako egoeraz ohartu ginen, Izaskunek azaldu zigun, Mossoek Arango irteera eta sarrera guztiak moztu zituztela, elurtea dela eta. Handik mugitu ezinik, Vielhako hotel batean pasatu genuen gaua.

Asteartean, gosaltzeko orduan azaldu ziguten, snow edo ski egitera joan ezin ginela, orduan, Rialpeko hotelera joan ginen eta hango igerileku eta span pasatu genuen arratsaldea. Gau hartan, hoteleko diskotekara joan ginen, dantzatzeko asmoz. Diskotekatik ateratzean, gure geletara bueltatu ginen eta bakoitzak nahi zuena egin zuen.

Asteazkenean, gosaltzera joan eta gero rafting egitera joan ginen. Rafting egin eta gero hotelera jan egitera eta bero hartzera joan ginen. Arratsaldean, Salourako bidea hartu genuen eta bidaia, lo egiteko aprobetxatu genuen. Saloura heltzean, hotelera joan eta logelak ikustera joan ginen. Geroago afaltzera joan eta Enjoy diskotekara joan ginen.

Ostegunean, gosaldu eta gero Bartzelonara joan ginen, han autobus gida bat egin genuen ordu batekoa. Bertatik, Estadi Olímpic-a, Montjuic, La Barceloneta, Ramblak, Passeig de Gracia, La Pedrera, La Ciutadellako parkea, Sagrada Familia katedrala... Behin gida amaituta, arratsalde librea eduki genuen, Bartzelonaz disfrutatzeko, Rambletatik, Auzo Gotikotik, Maremagnum zentro komertzialetik, Bartzelonako portutik... Handik, Saloura bueltatu ginen. Gauean, Snoopy diskotekara joan ginen.

Ostiralean, Port Aventurara joan ginen, bertan Risto Mejiderekin, Santi Millanekin eta Laura Escanesekin aurkitu ginen, hori izan zelako denboraldiaren lehen eguna. Bertan, Shambalan, Dragon-Khanen, Furius Bakon, Tutuki Splashen, Stampidan... montatzeko aukera izan genuen, bai eta ikuskizunetaz disfrutatzeko. Port Aventuratik atera eta gero, etxerako bidea hartu genuen, eta goizeko ordu bietarako Sestaora heldu ginen.


martes, 13 de marzo de 2018

SUKARRIETA



Guk 1.B-koei galdetegi bat egingo diegu Sukarrietari buruz.
Urtarrilaren 29, 30, 31 eta otsailaren 1ean egon ziren Sukarrietan. Eta orain jakingo dugu zer egin duten, zelan pasatu duten…

1-ZELAN IZAN ZEN BIDAIA?
Ona izan zen. Musika entzun genuen.

2-HELDUTAKOAN ZER EGIN ZENUEN?
Logelara joan ginen maletak uztera eta lodutekara joan ginen.

3-NOLAKOA ZEN LEKUA?
Handia zen. Bi igerileku zeuden, parke bat eta futbol zelai bat.

4- TXANGOREN BAT EGIN ZENUTEN? ZEIN?
Ez ginen itxituratik atera.

5-ZE AKTIBITATE EGIN ZENITUZTEN?
Bullingko aktibitate asko egin genituen.                                                                                  
Mandala bat egin genuen.

6-ZEIN IZAN ZEN ZUEN AKTIBITATERIK GUSTOKOENA?
Mandalen aktibitatea.


7-ZERBAIT LANDU ZENUTEN BULLINGARI BURUZ, INTERESGARRIA IZAN ZEN? GUSTUKOA IZAN ZENUTEN?
Bideo asko ikusi genituen, negar egitea eragin zigun. Aulkien jolasa ere egin genuen.

8-MONITOREAK JATORRAK ZIREN?
Bai, batez ere Asier eta Gabi.

9-JANARIA GOXO ZEGOEN?
Arrautzak txarrak ziren, orokorrean ez zen oso ona.

10-ANIMALIEKIN EGON ZARETE?
Ez, bakarrik palstikozko behi batzuk zeuden.

11-UME GEHIAGO EZAGUTU ZENITUZTEN? ONDO MOLDAU ZINETEN HAIEKIN?
 Bai, oso jatorrak ziren eta haien lagunak egin ginen.

12-ONDO PASATU ZENUTEN?
Bai, oso ondo.

13-BUELTATUKO ZINATEKETE?
Bai, paisaia oso polita zelako eta dibertigarria izan zelako.


OLATZ DEL MOLINO ETA ALAIA BENGOECHEA

martes, 16 de enero de 2018

Bagoaz zinemara!

2018ko urtarrilaren 17an 2.mailako ikasle guztiak bagoaz zinemara. Kon tiki filma ikusiko dugu, hurrengo astean esango dizuegu gure iritzia.
Santurtziko Serantes Kultur Areto zinemara joango gara.  


YAIZA DOMINGO Y UXUE VEGA 



martes, 9 de enero de 2018

JASONE OSORO

JASONE OSORO



Jasone Osoro Igartu (Elgoibar,1971). Lizentziatuta zientzia informatikan, kazetari bezala lanegindu. Hainbat urte darama prentsa idatzian laguntzaile giza.
1998an bere lehenengo liburua argitaratu zuen,Tentazioak, bera azkenlanaren izenburua Bi marra arrosa 2009an.

Aurten abenduaren 14an gure institutura etorriko da, 2. mailako ikasleei hitzaldi bat ematera.
Orain Ezekiel liburua irakurtzen ari gara. Hau da laburpena:

Ezekielek 15 urte ditu, lagunarte jator bat, neska-lagun moduko bat... Bizitza zoriontsu hori aldatu egingo da, ordea, inoiz ikusi ez duen aita bat-batean agertzen denean: ezagutu nahi luke, batetik, baina baita aldegin izana aurpegiratu ere. Horrez gain, beste hainbat arazo ditu mutilak: arrebarekin eta amarekin dituen eztabaidak, lagunekiko gorabeherak, gustuko bi neskaren artean sentitzen dituen zalantzak...

Gure ustez, oso liburu dibertigarria da. Irakurtzean klasean ondo pasatzen dugu. Ezekiel gure ia adinekoa denez berarekin bat egiten gara.
Gomendatzen dizuegu irakurtzea.


               



                                                                                                   YAIZA DOMINGO LÓPEZ

                                                                                                   UXUE VEGA VILARIÑO
                                                                              2.D

martes, 19 de diciembre de 2017

EITB-RA IRTEERA: ATRAPAME SI PUEDES


Bernabé, Programaren partaide famatuenetariko bat
Atzo, abenduak 18, 4.D-ko ikasleak EITBk Miramonen daukan egoitzara joan ginen, "Atrapame si puedes" programan ikusle moduan parte hartzeko asmoz. Han, Patxi Alonsorekin eta programaren partaideekin batera 3 programa grabatu genituen.

Programa horiek, Finde edizioaren parte ziren, horregatik, programaren partaide famatuenekin batera egoteko aukera izan genuen. Programa horiek abenduak 30ean, 31an eta urtarrilaren 6an ikusgai egongongo dira, ordutegi normalean, 14:00etatik 15:00etaraino.

Grabazio egunean EITBren eskutik hamaikatako bat hartu genuen, 2. eta 3. programaren artean. Han bertan, telebistaren magiaren trikimailu batzuk ikusi genituen, esaterako, regidoreak esaten zigun noiz txalotu, dantzatu...

Oso ondo pasatu genuen, dantzatuz, barre eginez... Nire ustez esperientzia nahiko gomendagarria da, ni errepikatuko nuke.

POSTAL ETA AGENDA LEHIAKETA

Aurten, besteetan bezala, Postal eta Agenda lehiaketa ospatu da. Gainera, aurtengo agenda lehiaketan, pasaden urteko agendak izan dira, pasaden ikasturte amaieran ez zelako ospatu. Hona hemen sarituak:

POSTALAK

1.go ZIKLOA

1-Lucía Orta, 1.D
2-Nahia Cagigal, 1.B
3-Nahia Gómez, 1.D
4-Iraia Martinez, 2.A

2.ZIKLOA

1-Daniel Perez, 4.B
2-Asmaa Cherair, 3.A
3-Unai Hernandez, 3.A
4-Ane Calleja, 3.B

BATXILER

1-Uxue Temprano, 2.D
2-Amaia Barquín, 2.D
3-Nerea Sanchez, 2.D
4-Jon Elorza, 2.D

AGENDAK

1-Alba Ocio, 2.D
2-Aitor Serralle, 3.B


ZORIONAK IRABAZI DUZUENEI ETA PARTE HARTU DUZUEN GUZTIEI!


martes, 5 de diciembre de 2017

"EL PERRO DEL HORTELANO" ANTZERKIA

Pasaden asteartean, azaroak 14, 4. mailako ikasle guztiak eta 1go batxilergo D ereduko ikasleak "El Perro Del Hortelano" antzerkia ikusi genuen Campos Eliseos antzerkian.

El Perro Del Hortelano Lope de Vega idazlearen komedia antzerki bat da, 1618an idatzi zena. Gure kasuan 300 Pistolas konpainiak interpretatu zuen, lan originala moldatuz gaur egungo egoerei, dibertigarriagoa eta jasangarriagoa gertatzeko.

Gure ustez, lanaren moldaketaren ondorioz nahiko dibertigarriagoa geratu da, izan ere 300 Pistolas konpainiak nahiko lorpen handia izan du, eta ondorengo solasaldiarekin, entretenigarriagoa izan zen. Solasaldi hartan, antzezlan hartan parte hartu zuten aktoreekin hitz egiteko aukera izan genuen, hala nola, Sara Gómez-ekin edota Fael García-rekin.

martes, 21 de noviembre de 2017

2017KO KOLONIAK: 1.D LEMOIZEN


       Pasaden astelehenean urriaren 16an, 1D gelako ikasleak Lemoizera joan ginen.

        Ailegatu bezain pronto lo egiteko begi-babesak ipini zizkiguten  eta trenaren jokoa egin genuen, antifazekin begiak estali eta barnetegia ezagutu genuen. Maletak logeletan utzi eta jantokia ezagutzera joan ginen.

         Jan eta gero, erlaxatu ginen lurrean (harriak eta kristalak zeuden)  hori eta gero, gure iritzia eman genuen (jokoarena). Ondoren, batzuk Bikainekin (begirale bat) gaueko jolasak prestatzera joan ziren eta beste batzuek libre eduki zuten. Denok ogitartekoa hartu ondoren, joko librea egin genuen. Afaldu eta gero, gaueko jokoak egin genituen eta igarkizun bat ipini ziguten.

         Hurrengo egunetan gauza asko egin genituen: mendira joan, hondartzan bainatu, zaldi gainean ibili, futbolinean jolastu … Azken gauean, mutilak neskez mozorrotu ziren, eta neskak mutilez. Karaoke bat ere egin genuen.

Azken eguna ailegatu zen eta begiraleei agur esateko ordua heldu zen. Pena handia eduki genuen, baina oso pozik joan ginen bizitako esperientziagatik.

 Alaia eta Xabier