LA ARBOLEDARA IRTEERA
2025eko otsailaren 12 eta 13an 4. mailako ikasleek La Arboledara irteera bat egin zuten.
Nahiz eta guk ez jakin, La Arboleda, industralizazio garaian, Europako meategi garrantzitsuenetako bat izan zen bere burdin kantitateagatik, burdinaren kalitate oso onagatik eta geografikoki oso ondo kokatuta zegoelako kostaldean egonda itsas merkataritzarako.
Biologia eta Geologia mintegiak 4. mailako ikasleentzat irteera hau prestatu zuen. Han ikasi genuen nola La Arboleda industrializazio garaian pasatu zen mendi bat izatetik, artifizialki eraldatutako leku natural bat izatera.
Irteera honetan La Arboledako leku batzuetara joan ginen, adibidez, lakuetara, ikusteko nola sortu ziren artfizialki, leku horretan burdina masiboki ateratzen hasi zen bitartean. Harrietan zeuden fosilak ere ikusi genituen eta ikasi genuen denbora horretako jendea nola bizi zen eta nola lan egiten zuten meategietan.
Irteera honetan La Arboledako historia ezagutu genuen, eta hango geografiari eta geologiari buruz ere asko ikasi genuen. Espero dugu etorkizunean horrelako irteera gehiago egitea.
Araitz Azkona.
No hay comentarios:
Publicar un comentario