martes, 30 de enero de 2018

EGITEN DITUGUN KIROLAK


GIMNASIA ERRITMIKOA
Gimnasia erritmikoa egiten dut Sestaoko Benedicta  polikiroldegian duela bost urtetik. Asteko hiru egunetan joaten naiz, ordu bat. bost kurtso daude, eta nire kurtsoa laugarrena da. Bost pertsonako hiru taldetan banatuta gaude, eta talde bakoitzean dantza bat egiten dugu, ni mazak erabiltzen ditut.
Mazak aparte, beste material mota batzuk erabiltzen ditugu: aroak, sokak, zintak eta pilotak.
Urtero erakustaldi batzuk izaten ditugu, batzuk Sestaon eta beste batzuk beste herrietan. Gutxi gora behera lau edo bost erakustaldi izaten ditugu urtero.
Nire iritziz gimnasia erritmikoa kirol polita da eta oraindik ez dut utzi nahi oso ondo pasatzen dudalako eta nire lagunekin egoten naizelako.

ESKUBALOIA
Nik eskubaloia egiten dut. Aurten nire seigarren urtea da. Infantiletan nago.
Astean bi egunetan entrenatzen dut, asteartetan Getxon eta ostegunetan Kueto eskolan,  Sestaon. Asteartetan Getxon entrenatzen dut  pasaden urtean getxoko neska batzuekin juntatu ginelako.
 Larunbatero partida izaten dugu, eta aurten ligan bigarrenak goaz momentuz.
Eskubaloian sei kategoria dago (benjamin, alebin, infantil, kadete, jubenil eta senior), kategoria bakoitza bi urte dira. Kategoriaz igotzean baloien tamaina handiago egiten da, eta kategoria batzuetan, jubeniletan eta seniorretan gehien bat, eskuetan “pega” jartzen dute baloia hobeto hartzeko.

Niri asko gustatzen zait eskubaloia, kirol dibertigarria eta polita iruditzen zaidalako. 




Sestaoko eskubaloi taldea

Sestaoko gimnasia erritmikako taldea




OLATZ DEL MOLINO eta ALAIA BENGOECHEA

No hay comentarios:

Publicar un comentario