martes, 22 de mayo de 2018

IBILALDIA 2018

Aurten, besteetan bezala, Ibilaldia ospatuko da Santurtzin. Lehendabiziko Ibilaldia, Getxon ospatu zen 1978an, eta handik geroztik, urtero ospatzen da. Dakizuenez, Ibilaldia Bizkaiko ikastolen aldeko jaialdia da, beste euskal probintzietan bezala. Bertan, Euskara bultzatu nahi da, eta ikastolentzako diru-sarrerak ematea, hauek hobetzeko. Santurtziren kasuan, bigarren aldia da, ikastola berak ospatu duela, 1995. urtean bezala.



Ibilaldi guztietan, haibat aktibitate daude, aurten, esaterako, hainbat kontzertu egongo dira, sardinada ere egingo da, diskofesta, erromeriak... Hainbat aktibitate, eta helburu bakarra, Santurtziko Bihotz Gaztea Ikastola laguntzea, eta euskararen erabilera bultzatzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario