jueves, 19 de enero de 2023

 



MUGIKORREN ERABILERA

Orain bizi garen munduan, mugikorraren erabilera handitu egin da; ematen du mobila lehen baino gehiago behar dugula. Badirudi beharturik gaudela, adibidez: barikak kargatzeko, notak ikusteko, harremanak izateko, ordaintzeko... 

Gaur egungo mugikorraren erabilera aztertzeko, institutuan ikerketa bat egin dugu eta bai helduak bai gazteak elkarrizketatu ditugu.

Nagusiek eta gazteok ez dugu mugikorra berdin erabiltzen; nagusiek WhatsApp eta Facebook erabiltzen dute, batez ere hitz egiteko; gazteok, berriz, Tik Tok, Instagram, WhatsApp, Twitch, Youtube... erabiltzen ditugu, bideoak ikusteko, familia eta lagunekin harremanak izateko, gauzak igotzeko...

Horregatik, gazteok nagusiek baino denbora gehiago ematen dugu pantailaren aurrean. Ikerketaren arabera, egunean nagusiek ordu eta erdi ematen dute pantailaren aurrean, eta ikasleok hiru ordutik gora, gutxi gora behera.

Frogatuta dago mugikorren gehiegizko erabilerak arazoak ekartzen dituela, hala nola: Ikusmen arazoak, loezina, arreta falta, mendekotasuna...

Egia da mobilak gauza on asko dituela, arazoa ez da mugikorra, baizik eta nola eta zenbat ordu erabiltzen dugun. Beraz, gure aholkua hauxe da: neurtu zenbat ordu erabiltzen duzun, ez erabili lotara joan baino lehen, eta lagunekin bazaude, disfrutatu eta gorde mugikorra!!

Maialen, Alana eta Haizene




No hay comentarios:

Publicar un comentario