martes, 21 de noviembre de 2017

2017KO KOLONIAK: 1.D LEMOIZEN


       Pasaden astelehenean urriaren 16an, 1D gelako ikasleak Lemoizera joan ginen.

        Ailegatu bezain pronto lo egiteko begi-babesak ipini zizkiguten  eta trenaren jokoa egin genuen, antifazekin begiak estali eta barnetegia ezagutu genuen. Maletak logeletan utzi eta jantokia ezagutzera joan ginen.

         Jan eta gero, erlaxatu ginen lurrean (harriak eta kristalak zeuden)  hori eta gero, gure iritzia eman genuen (jokoarena). Ondoren, batzuk Bikainekin (begirale bat) gaueko jolasak prestatzera joan ziren eta beste batzuek libre eduki zuten. Denok ogitartekoa hartu ondoren, joko librea egin genuen. Afaldu eta gero, gaueko jokoak egin genituen eta igarkizun bat ipini ziguten.

         Hurrengo egunetan gauza asko egin genituen: mendira joan, hondartzan bainatu, zaldi gainean ibili, futbolinean jolastu … Azken gauean, mutilak neskez mozorrotu ziren, eta neskak mutilez. Karaoke bat ere egin genuen.

Azken eguna ailegatu zen eta begiraleei agur esateko ordua heldu zen. Pena handia eduki genuen, baina oso pozik joan ginen bizitako esperientziagatik.

 Alaia eta Xabier 

No hay comentarios:

Publicar un comentario