El Perro Del Hortelano Lope de Vega idazlearen komedia antzerki bat da, 1618an idatzi zena. Gure kasuan 300 Pistolas konpainiak interpretatu zuen, lan originala moldatuz gaur egungo egoerei, dibertigarriagoa eta jasangarriagoa gertatzeko.
Gure ustez, lanaren moldaketaren ondorioz nahiko dibertigarriagoa geratu da, izan ere 300 Pistolas konpainiak nahiko lorpen handia izan du, eta ondorengo solasaldiarekin, entretenigarriagoa izan zen. Solasaldi hartan, antzezlan hartan parte hartu zuten aktoreekin hitz egiteko aukera izan genuen, hala nola, Sara Gómez-ekin edota Fael García-rekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario