martes, 19 de diciembre de 2017

EITB-RA IRTEERA: ATRAPAME SI PUEDES


Bernabé, Programaren partaide famatuenetariko bat
Atzo, abenduak 18, 4.D-ko ikasleak EITBk Miramonen daukan egoitzara joan ginen, "Atrapame si puedes" programan ikusle moduan parte hartzeko asmoz. Han, Patxi Alonsorekin eta programaren partaideekin batera 3 programa grabatu genituen.

Programa horiek, Finde edizioaren parte ziren, horregatik, programaren partaide famatuenekin batera egoteko aukera izan genuen. Programa horiek abenduak 30ean, 31an eta urtarrilaren 6an ikusgai egongongo dira, ordutegi normalean, 14:00etatik 15:00etaraino.

Grabazio egunean EITBren eskutik hamaikatako bat hartu genuen, 2. eta 3. programaren artean. Han bertan, telebistaren magiaren trikimailu batzuk ikusi genituen, esaterako, regidoreak esaten zigun noiz txalotu, dantzatu...

Oso ondo pasatu genuen, dantzatuz, barre eginez... Nire ustez esperientzia nahiko gomendagarria da, ni errepikatuko nuke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario