martes, 19 de diciembre de 2017

TITANIC


Titanic James Cameronek egindako film bat da, 1997 urtekoa.
11 Oscar irabazi zituen, bata pelikularik hoberenarena.

                                     
    AKTORE NAGUSIAK
    Leonardo DiCaprio       Katy Bates


    Kate Winslet                 Victor Garber
    Billi Zane                      Bernard Hill
    Gloria Stuart                 Danni Nucci
    Frances Fisher              Bill Paxton
           
                  
                                                 

LABURPENA
Ikertzaile eta altxor-bilatzaile batzuek emakume baten marrazkia hartzen dute Titanic itsasontzi hondoratutik, eta marrazki horren atzean zein emakume dagoen jakin nahi dute, eta azkenean, emakume horrekin egiten dute topo. Emakume hori  bizirik dago eta Rose Calvert du izena.  Orduan, ikertzaileei Titanicen bizitako historia kontatzen hasten zaie.
Rose DeWitt Bukater 17 urteko neska aberats bat zen. Bere amak klase soziala berdineko gizon batekin ezkontzera behartzen zuen, baina dena aldatu egiten da Jack, hirugarren klaseko mutil bat, ezagutzen zuenean, eta elkarrekin maitemintzen zirenean. Baina bere amak ez zion uzten Jackekin egotea, pobrea zelako. Gainera, bere amak aukeratutako senargai hori oso gaiztoa zen eta Jack hiltzen saiatzen da. Dena korapilatzen da itsasontzia iceberg batekin topo egitean eta hondoratu zenean.
Gainerakoa jakiteko, filma ikusi.
Alaia

No hay comentarios:

Publicar un comentario