martes, 19 de diciembre de 2017

Risky eta bere lagunak

RISKY ETA BERE LAGUNAK

Risky eta bere lagunak euskaraz dagoen liburu bat da. Guri euskara ematen digun irakasleak irakurtzeko esan digu eta orain nik zuei kontatuko dizuet.

Egilea: Joxemari Iturralde
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Xaguxar
Hizkuntza: Euskara

Laburpena: Liburu honetako kapitulu bakoitzean bitxikeri bat kontatzen da. Ni lehenengo bi kapituluak kontatuko dizkizuet.

Igande batean ohean nengoen lo egiten lasai-lasai, eta bat-batean ama etorri zen oihuka esanez altxatzeko, norbaitek telefonoz deitu zuela nirekin hitz egiteko. Altxatu eta telefonora heldu nintzenean zaratak entzuten ziren telefono beste aldean eta bat-batean ahots bat entzun nuen esanez eskolako zuzendaria zela eta ea zergatik ez nengoen eskolan. Urduri jarri nintzen eta pentsakor geratu eta gero galdetu egin nion:
-Ez ziren hurrengo astean hasiko?
Eta erantzun zidan:
-Zu, Risky, beti bezala txoriburu segitzen duzu, ez zara aldatu. Telefono deia bukatu genuenean pentsatzen hasi nintzen ea nor izan zen, eta Gomax izan zela konturatu nintzen.
Hurrengo egunean, Gomax baratxuriei alergia dienez, bururatu zitzaidan errekreo orduan baratxuria igurtzea bere mahaian eta aulkian, baina ez zitzaidan ondo atera. Errekreo orduan lau anaia venezolar etorri ziren eta bati Gomaxen tokian esan zioten esertzeko eta Gomax atzeko mahai batean eseri zen. Hori ez da gauza bakarra,  dirudienez ere Gomaxen lekuan eseri zen anaia venezolarrak ere alergia zien baratxuriei.   


OLATZ DEL MOLINO CAÑO










No hay comentarios:

Publicar un comentario