martes, 17 de abril de 2018

IKASKETA BIDAIA 2018

Pasa den martxoaren 19an, DBH-ko 4.mailako D ereduko ikasle ia guztiak, Vielharako bidea hartu genuen, Arango herri hau bisitatzeko eta han patinatzeko. Arratsalde hartan bertan, patinatzera joan ginen eta handik ateratzean, dena elurrez beteta zegoen, irakasleek autobusera igoarazi gintuzten. Momentu hartan benetako egoeraz ohartu ginen, Izaskunek azaldu zigun, Mossoek Arango irteera eta sarrera guztiak moztu zituztela, elurtea dela eta. Handik mugitu ezinik, Vielhako hotel batean pasatu genuen gaua.

Asteartean, gosaltzeko orduan azaldu ziguten, snow edo ski egitera joan ezin ginela, orduan, Rialpeko hotelera joan ginen eta hango igerileku eta span pasatu genuen arratsaldea. Gau hartan, hoteleko diskotekara joan ginen, dantzatzeko asmoz. Diskotekatik ateratzean, gure geletara bueltatu ginen eta bakoitzak nahi zuena egin zuen.

Asteazkenean, gosaltzera joan eta gero rafting egitera joan ginen. Rafting egin eta gero hotelera jan egitera eta bero hartzera joan ginen. Arratsaldean, Salourako bidea hartu genuen eta bidaia, lo egiteko aprobetxatu genuen. Saloura heltzean, hotelera joan eta logelak ikustera joan ginen. Geroago afaltzera joan eta Enjoy diskotekara joan ginen.

Ostegunean, gosaldu eta gero Bartzelonara joan ginen, han autobus gida bat egin genuen ordu batekoa. Bertatik, Estadi Olímpic-a, Montjuic, La Barceloneta, Ramblak, Passeig de Gracia, La Pedrera, La Ciutadellako parkea, Sagrada Familia katedrala... Behin gida amaituta, arratsalde librea eduki genuen, Bartzelonaz disfrutatzeko, Rambletatik, Auzo Gotikotik, Maremagnum zentro komertzialetik, Bartzelonako portutik... Handik, Saloura bueltatu ginen. Gauean, Snoopy diskotekara joan ginen.

Ostiralean, Port Aventurara joan ginen, bertan Risto Mejiderekin, Santi Millanekin eta Laura Escanesekin aurkitu ginen, hori izan zelako denboraldiaren lehen eguna. Bertan, Shambalan, Dragon-Khanen, Furius Bakon, Tutuki Splashen, Stampidan... montatzeko aukera izan genuen, bai eta ikuskizunetaz disfrutatzeko. Port Aventuratik atera eta gero, etxerako bidea hartu genuen, eta goizeko ordu bietarako Sestaora heldu ginen.


No hay comentarios:

Publicar un comentario