martes, 17 de abril de 2018

San Jorge




San Jorge festa leku askotan ospatzen da. Hemendik hurbil adibidez Santurtzin. 
Apirilaren 22an Santurtzin beti dantzaldia egiten da nahiz eta San Jorge eguna apirilaren 23an izan. Santurtziko dantzaldi horretan Sestaoko talde batzuk ere joaten gara, Arriskugarri, Salleko eta Euskolora.


Santurtziko patroia San Jorge da Eskoziako monjeak bikingoetatik ihez egiten etorri zirelako eta haiekin batera ohiturak ekarri zituztelako.   
Katalunian, Valentzian, Aragoin, Ingalaterran eta hainbat lekutan ere ospatzen da festa hau. Leku hauetan beste modu batean ospatzen dute jaia, bikoteen artean opariak egiten dituzte, mutilek neskei  loreak eta neskek mutilei liburuak.
San Jorge jaia aprobetxatzen da liburu azokak antolatzeko hiri eta herri guztien zehar, aprobetxatu eta libururen bat erosi, zuk irakurtzeko edo beste bati oparitzeko. 



                                                           Resultado de imagen de san jorge         


OLATZ DEL MOLINO CAÑO

No hay comentarios:

Publicar un comentario