martes, 13 de noviembre de 2018

Emakumen kontrako indarkeria



EMAKUMEN KONTRAKO INDARKERIA 

 Igandean,azaroak 25 emakumeneegako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna da.

Egun garrantzitsua da kalera ateratzeko eta ozen oihukatzeko ez dugula emakumenganako indarkeriarik onartzen. Emakumeen taldeek, talde feministek eta instituzioek hainbat ekintza antolatzen dituzte indarkeria sexistaren inguruan sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko.

Egun honetan ere, beste askotan bezala, kalera ateratzen gara indarkeria sexistari aurre egiteko. Pankarta atzean izan daiteke, tailer batean, hitzaldi batean, gure lagun artean.

Baina zergaitik ospatzen da Azaroaren 25a?
 
Ez dator gaizki jakitea zergaitik ospatzen diren egunak. Zergaitik martxoaren 8a, zergaitik Ekainaren 28a... Zergaitik orduan Azaroaren 25a? Karibeko eta Hegoamerikako 1. topaketa feministak 1981ean Bogotan (Colombia) burutu ziren eta horietan azaroaren 25a Emakumearekiko Indarkeriaren kontrako Nazioarteko eguna izendatu zen. Egun hori Mirabal ahizpen hilketa oroitzeko aukeratu zen. Mirabal ahizpak Dominikar Errepublikako hiru ekintzaile politiko izan ziren eta 1960ko azaroaren 25ean Rafael Trujillo diktadorearen poliziak bortizki hil zituen. Urte horretatik aurrera, emakumeen talde eta mugimendu feminitak data hori hartu zuten emakumeenganako indarkeria sexistaren aurkako eguna bezala. Azkenean, 1999. urtean Nazio Batuen Erakundeak “Emakumeen kontrako bortizkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna” izendatu zuen.

 

Resultado de imagen de emakumeen kontrako indarkeriaren eguna

 
Resultado de imagen de emakumeen kontrako indarkeriaren eguna                       ENDIKA GONZÁLEZ

No hay comentarios:

Publicar un comentario