martes, 29 de enero de 2019

SANTA AGUEDA AGATE DEUNA

SANTA AGUEDA 
AGATE DEUNA


  • Aintzaldun daigun Agate Deuna
    bihar da ba Deun Agate
    etxe honetan zorion hutsa
    betiko euko al dabe.
    Deun Agatena batzeko gatoz
    aurten be igazko berberak
    igaz lez hartu gagizun eta
    zabaldu zuen sakela.
    Ikastolako neska-mutilak
    beharran aurkitzen gara
    eskatzen dugu guretzat hobe
    jarrai gaitezan aurrera.
    Orain bagoaz alde egitera
    agur dautsugu gogotik
    Agate Deuna bitarte dala
    ez eizu izan dongerik... EUP!!

     Nahi baduzu abestia entzutea:  https://youtu.be/jWT7dp5T75Q




    Heldu zaigu, berriro ere, Agate Deuna ospatzeko saioa. Bezpera gauean, otsailaren 4an, Euskal Herrian oles egiteko ohitura izan dugu. Oles egitea norbaiti dei edo erregu egitea da, atejoka laguntza eske ibiltzea. Ohitura honek oraindik dirau bizirik toki askotan. 
    Agate Deuna martiria Sizilia irlan jaio zen k.o. 230. urtean. Garai hartan Siziliako nagusi zen Quintinianori begitik sartu omen zitzaion. Honek ahalegin guztiak egin zituen neskaren bihotza irabazteko baina alferrik, Jaungoikoari eskeinia baitzegoen. Ezin zuela neska lortu eta, neke eta oinaze gogorrak sufriarazi zizkion; ezagunena bi bularrak moztea. 251. urtean hil zen, 21 urte zituela. Haurtxoen eta bularretako gaixotasunen bat duten emakumezkoen babeslea da. Suteen kontrako abokata ere bada zenbait herritan.  
    Santa Agueda otsailaren 5ean ospatzen da. Agate Deunaren inguruan Euskal Herrian ohitura desberdinak iza dira. Kanpai jotze luzeak izaten dira eta Bizkaiko zenbait ermitatan, erromeriak, hala nola Barakoldokoa.

    Kioma 1.D
       


No hay comentarios:

Publicar un comentario